Gipuzkoako Berriztapen proiektuen XIV. Jardunaldiak.

GIPUZKOAko BERRIZTAPEN PROIEKTUEN XVI. JARDUNALDIAK

"EBALUAZIOA BERRIKUNTZAREN ERAGILE"

eu | es
EGITARAUA ETA MATRIKULA (Datan klikatu)

Jardunaldien bloga
PROGRAMA deskargatu

Donostiako EHUko
HEFAko areto nagusian.

 

Urtero bezala, Gipuzkoako hezkuntza berriztapen proiektuen jardunaldiak antolatu ditugu eta hauen berri ematera natorkizu. Dakizun bezala, Lurralde Ordezkaritza honek eta Gipuzkoako Berritzeguneek antolatu ohi dituzte jardunaldiok.

Oraingo honetan, ebaluzioan eta berrikuntzan oinarrituko dira. “Ebaluazioa berrikuntzaren eragile” izenburupean adituen ekarpenak eta ikastetxe ezberdinetako esperientziak jasoko ditu aurtengo edizio honek.  

Zer esanik ez dago ebaluazioak eta hobekuntza planek azken urteotan oinarrizko zutabeak izan direla Euskal Hezkuntza Sisteman. Etorkizunean ere horrela izango da. Izan ere, gure eguneroko jardunean txertaturik daude. Are gehiago, azken ebaluaketek gizarte mailan oihartzun haundia izan dute eta gu guztion burutan daude, denon lana baita gure Hezkuntza Sistema bikaintasunera eramatea.  

Kanpo ebaluazioaz, barne ebaluazioaz, hobekuntza planaz,… arituko gara jardunaldi hauetan. Hau dela eta, gonbitea luzatu nahi dizut bertan parte har dezazuen. Izan ere, adituen ekarpenak jasotzeaz aparte, aukera izango dugu ikastetxeetako esperientzia berritzaileak ezagutu eta partekatzeko. 

Informazio osoa eta izena emateko gunea helbide honetan aurkituko duzue: http://www.g05zarautz.eus/jardunaldiak2017. Izena emateko epea maiatzaren 10ean bukatuko da.

 

Donostian, 2017ko apirilaren 25ean

Hezkuntza Lurralde ordezkaria

Gema Gonzalez de Txabarri